Uztailaren 13an Bera zaindu dezagun bilera irekia burutu zuten. Bertan herrian azkenaldian pairatu izan zituzten jarrera desegokien inguruan solastatu ziren, mobiliario urbanoan txikizioak, espazio publikoen erabilera desegokia (kirol instalazio eta haur parkeetan kalteak, zaborra…).
Bilera horretan egoera hau zuzentzeko hainbat neurri proposatu zituzten. Horietako bat agerraldi publiko bat egitea izan zen, herriko kultur eta kirol eragile, ikastetxe, guraso elkarte eta koadrilen parte hartzearekin.
Agerraldi horrek, Bera zaindu dezagun leloa izanen luke oinarri. «Zaintza eta errespetua. Osasuna, herri ondarea, tokiko ekonomia, harremanenatarako modu egokiak, parranda egiteko moduak eta abar dira zaindu behar ditugunak», dio Berako udalakk.
Uztailaren 29an, ortzegunean 19:00etan Herriko Etxeko Plazan eginen duten agerraldian adierazpen bat irakurriko da. Dokumentu irekia da. Edozein ekarpen egiteko gaur, uztailaren 28a, izanen da hondarreko eguna elektroniko honetan: alkatetza@bera.eus
Edukiera arazoak direla-eta, kuadrilla eta elkarte bakoitzetik pertsona bakarra bertaratzea eskatu du Berako udalak.