Igeriketa ikastaroa eginen dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 27a, 14:00

Uda honetan ere igeriketa ikastaroa eginen dute Etxalarko igerilekuetan. Hainbat mailatako ikastaroak izanen dira, hainbat talde eta ordutegirekin. Heldu zein haurrei zuzenduriko taldeak izanen dira.

Igeriketarekin, udaz eta kirolaz gozatzeko aukera eskaini nahi dute aurten ere Etxalarko igerilekuetan. Izena emateko edo zalantzak argitzeko 644 16 12 65 (Elene) telefono zenbakira deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun