13:30etik 19:00etara errepidea moztuta egonen da lasterketa burutu ahal izateko. Bizilagunei pasa bereziak emanen dizkiete, beharrezkoak dituzten joan-etorriak egiteko.
Etxalarko gazteek eta Malerreka MotorSportek 14 urteren ondotik berreskuratu dute Usategietako Igoera. Uztailaren 31n 15:00 aitzinera eginen dute XI. Etxalarko usategietako igoera. Bi entrenamendu manga eta bi txanda ofizial izanen dira. Lasterketa bukatutakoan, ez da ohiko sari banaketarik eginen jende pilaketak ekiditeko.
13:30etik 19:00etara errepidea moztuta egonen da lasterketa burutu ahal izateko. Bizilagunei pasa bereziak emanen dizkiete, beharrezkoak dituzten joan-etorriak egiteko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.