‘Gure kulturaren sorterria’ izeneko bisita gidatuak izanen dituzte igandetan Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 27a, 09:00

Igande eguerdiko 12:00etan eginen dituzte Gure kulturaren sorterria izeneko bisita gidatuak Lesakan. Bertzeak bertze herriko arkitektura, filmatutako pelikulak eta tradizioak azaltzen dituen free tour-a izanen da.

Bisita gidatu hauek euskaraz eta gaztelaniaz izanen dira eta ordubeteko iraupena izanen dute. Harriondoa komentuan kokatuta dagoen turismo bulegoan izanen dute hasiera. Izena emateko 662 648 181 telefonora deitu edo teknikaria1@lesaka.eus helbidera idatzi behar da.

Bisita egiteko gutxienez bi lagunek eman beharko dute izena eta gehienez 25 laguneko taldeak izanen dira. COVID-19aren aurkako segurtasun neurri guztiak hartuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun