Lesakako Beti Gazte elkarteak aparteko batzar nagusia deitu du uztailaren 29an, ortzegunean 19:00etan lehen deialdian eta 19:30ean bigarrenean elkartearen egoitzan. Bi gai izanen dituzte eztabaidatzeko: elkartearen estatutuak egokitzeko proposamena onartzea eta 2021eko aurrekontuaren aldaketa.
Estatutuak aldatzeko proposamena ikusgai dago elkartearen webgunean. Covid-19 dela eta, une oro errespetatu beharko dira eskatutako neurriak (maskara, segurtasun distantzia, gel hidroalkoholikoa…).