Lehendik udalekuetan izen ematea egina zuten haurrak joan ahalko dira uztailaren 26tik aitzinera.
Jarduera etenda egon den egunengatik familia bakoitzari dagokion dirua itzuliko zaio. Behar ekonomikoak izateagatik prezioaren %50 ordaindu zutenei proportzio berean eginen zaie itzulketa.
Familiek haurraren izen-abizenak eta kontu zenbakiko 20 digituak bidali beharko dituzte euskara@bortziriak.eus helbidera edo 680 650 650 telefonora. Abuztuaren 23ko 15:00ak baino lehen bidali behar dira, bertzela itzulketa jasotzeko eskubidea galduko dutela jakinarazi dute Bortzirietako Mankomunitatetik.