Gaur goizean egin duten asanbladan, 96 langilek alde bozkatu dute aurreakordioaren alde, 66k kontra eta zazpi boto zuri izan dira. Orain adostutakoa paperean idatzi eta sinatzea gelditzen da eta hori eginda, 2023ra arte indarrean egonen da.
Gaur bertan itzuliko dira langileak lantegira, arratsaldeko txandan.
Hitzarmenaren nondik norakoak
Soldata eguneratzea
- 2020an % 0.8
- 2021ean % 1
- 2022an KPI + % 1
- 2023an KPI + % 1
Pizgarria ere adostu dute lan txanden arabera. Horren arabera, lau txandakoei 2021eko urtarrilaren 1ean aplikatuko liekete igoera eta bortz txandakoei 2022ko uztailaren 1ean.
Bulegoko ordutegia
- Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra ordutegian malgutasuna.
- Sartzeko ordua 07:00etatik 09:00etara.
- Ateratzeko ordua 15:05etik 17:05era.
Gaueko plusa
Maila guztietan hiru euroko gaueko plusa izatea adostu dute.