Bortzirietan kontsumitzaileen bulegoa zabalik egonen da abuztuan eta irailean

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 21a, 17:00

Bortzirietan Irache kontsumitzaileen udal bulegoa hileko lehen (Lesakan) eta hirugarren ortziraletan (Beran) egonen da zabalik jendearen arretarako abuztuan eta irailean. Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteak, Irachek, ematen duen zerbitzua erabiltzeko Lesakako edo Berako udaletxera deitu behar da txanda hartzeko.

Abuztuaren 6an eta irailaren 3an Lesakan egonen da Bortzirietako kontsumitzailearen udal bulegoa eta irailaren 17an Beran.

Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteak, doaneko bitartekaritza eta laguntza juridikoa ematen du hainbat arlotan. Etxebizitza, aseguruak, banku eta aurrezki kutxak, etxeko zerbitzuak, tailerrak eta zerbitzu teknikoak, komertzioa, administrazioa eta kontsumoari buruzko guztian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun