Lehen txandan aritu diren Beti Gazteko jokalariak eta Joel Gil, monitore lesakarra.
Azken aspaldiko urteetan bezala, Erriberako Futbol Eskolak futbol Campusa antolatua zuen Lesakan. Joan den aste honetan 11-12 urteko futbolariak aritu dira futbolean trebatzen eta bertze zenbait ariketa egiten, nahiz eta herriak bizi duen egoerak aunitz mugatu dien Mastegi futbol zelaiaz kanpo egin beharreko jarduerak. Uztailaren 19tik 25era 9-10 urtekoen txanda egitekoa zuten, baina osasun egoera kontuan hartuta, bertan behera utzi dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.