Lesakako Andra Mari helduen egoitzako langileek akordio berria sinatu dute gaur, «hobekuntzak handiak ekarriko dituenak». Hauexek dira LABek lortutako baldintza berriak:
- Indarraldiko urte bakoitzeko soldata igoera (%1 gutxienez urte honetarako, %1,5 2022an eta %2 2023an)
- Baja profesional eta arruntetan %100 kobratzea
- Antzinatasuna hobetzea
- Kontratazio berrietarako zegoen soldata-maila bikoitza kentzea
- Errelebo kontratuak eta ordezkatzeko lanaldi osorako kontratatzeen betebeharra
- Gaueko lanaren plusa hobetzea
- Norberaren aukerako egun ordainduak
- Medikuarengana joateko eta ahaideak zaintzeko ordaindutako lizentziak hobetzea
- Adinekoak zaintzeko eszedentzia 2 urtetik 3ra luzatzea
- Kontratazio berrietarako probaldia murriztea
- Nafarroako zahar egoitzen hitzarmenean adostu daitezkeen hobekuntzak zuzenean aplikatzea
Akordioak «hobekuntzak baino ez ditu jasotzen, atzerapausorik ez. Beste urrats bat da zaintza sektoreko langileak duintzeko».