«Interakzio sozialak murrizteko eta birusaren transmisioa kontrolatzeko» igerileku, kiroldegi eta Eztegara frontoia itxiko dituzte hamar egunez, gaurtik uztailaren 26ra. Kultur eta kirol ekitaldi guztiak gibelatzea ere erabaki dute. Uztailaren 26an egoera berraztertuko dute eta erabaki berria hartuko dute.