Pandemia egoerak «ezohiko neurriak hartzera behartu gaituela» adierazi dute alkateek oharrean eta «osasungintzatik datozen aholkuak betetzea ezinbertzekotzat» jo dute. Alkateek argi dute «birusaren transmisioa kontrolatzeko interakzio soziala murriztu» behar dela, eta «egoeraren larritasuna» ikusita uztailaren 26ra arte igerilekuak itxita mantentzea erabaki dute. Hortik aitzinera, egoeraren arabera erabakiko dute berriz ireki edo ez.