Biharko hileta dela eta, «pilatuta egotea saihestu eta arduraz ibiltzeko» deia egin du Etxalarko Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 15a, 14:30

Mikel Iturria Martinez gaztearen aldeko elizkizuna izanen da ortziralean arratsaldeko 6etan Etxalarko Elizan. Etxalarko Udalak familiari doluminak eman bidenabar, dei egin die elizkizunera joanen diren herritar guztiei «elizatik atera ondotik edota hilerrian, jende pilaketak saihestu eta arduraz ibiltzeko». Izan ere, Bortzirietako intzidentzia tasa izugarri altua da egunotan eta Lesakako Osasun Etxeko arduradunen aholku orokorra da «arduraz jokatu eta musukoa erabiltzeaz gain, distantzia soziala errespetatzea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun