Satelitik taldeak larunbatean Arantzan ematekoa zuen kontzertua gibelatzea erabaki dute

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 16a, 10:00
Uztailaren 10ean Joseba Tapiaren emanaldiaz gozatu zuten Aterpean.

Uztailaren 17rako, heldu den larunbaterako, Satelitik taldearen kontzertua antolatua zuten Arantzako Aterpeak. Aitzitik, «zonaldean bizi dugun osasun egoera kontuan hartuz» emanaldia gibelatzea erabaki dute.

Gaineratu dutenez, «ondoko asteburuetako ekitaldietan aitzinera jarraitzea» espero dute eta, bide batez, sortu ahal izan dituzten eragozpenengatik barkamena eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun