'Ametsen urtebetetzea' haurrentzako ekitaldia eginen dute Beran igandean

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 14a, 18:00

Kantu kolore taldeak aurkeztuko du ekitaldia uztailaren 18an Altzateko plazan 19:00etan. Zuzeneko musika duen ikuskizun solidarioa da, adiskidetasuna eta bertzeenganako errespetua nagusi dituena.

Sinopsia

Ametsen urtebetetze eguna da eta bere lagunek ezusteko besta bat prestatu diote. Amets bere urtebetetzea ahantzi dutelakoan dago, baina azkenean berak emanen die lagunei ezusteko galanta, bere sekreturik ezkutuena kontatzean. Ametsen urtebetzea Kantu koloreren ikuskizun musikala da. Musikaz, koreografiaz, umorez eta energiaz beteriko ikuskizuna, etxeko ttikiak zein nagusiak bateratuko dituena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun