Lesakako Udalak bortziritarrei baheketarako jasotzen duten deia hartzeko eskatu die

Ttipi-Ttapa 2021eko uztailaren 14a

Leitzan egindako baheketako argazki bat.

Deia hartu eta emandako jarraibideak segitzeko eskatu dute.

Lesakako Udalak gaur egiten ari diren baheketaren harira, 14 eta 29 urte bitarteko bortziritarrei telefonoa hartzeko eskatu die. Nabarmendu dutenez, «harremanetan jarri nahian ari dira». Horren aitzinean, eskaera argia egin dute: «mesedez, deia hartu eta jarraitu bertan emandako jarraibideak. Ez erantzuteak ondorioak dakartza, eta denen laguntza beharrezkoa da egoera honetatik ateratzeko». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun