Igantziko igerilekuak itxita egonen dira gaur eta bihar

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 13a, 16:30

Uztailaren 3an ireki zituzten Igantziko igerilekuak eta geroztik, 15:00etatik 20:00etara egon dira zabalik, Igantziko eta Arantzako boluntarioen laguntzarekin. Gaur eta bihar, ordea, uztailaren 13an eta 14an, ixtea erabaki du Igantziko Udalak, «Igantzin positibo tasak nabarmen goiti egin duelako».

Horrez gain, Igantziko Udalak oharrean dio «sorosleetako batek positibo eman duela».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun