Lesakako Udako Kultur Zikloaren hasierako ekitaldiak bertan behera utzi dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 13a, 14:00

Kultur Zikloaren aurkezpenean.

Lehenbiziko bi asteburuetako emanaldiak ez egitea erabaki dute.

Sorginxulo kultur bilguneak Lesakako Udalaren laguntzaz antolatutako Udako II. Kultur Zikloa ortziralean, uztailaren 16an, abiatzekoa zuten. Aitzitik, kutsatze kopuruek izan duten gorakada kontuan hartuz, «momentuz lehenbiziko bi asteburuetako ekitaldiak bertan behera uztea» erabaki dute.

Hortaz, ortziralerako aurreikusia zuten Mice taldearen kontzertua, igandeko bertso saioa eta uztailaren 29ko Solano eta Zigor DZren kontzertua ez dira eginen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun