Bi urtero, Agerra mendi taldeak eta Manttalek mendi ateraldia antolatzen dute Taillonera, Loro Pikabea, Xabier Zubieta eta Xabier Saralegi gogoratzeko. Aurten, Covid-aren eragindako osasun krisialdia dela eta Frantziara bidaiatzeko dauden arazoak ikusita, Taillonera joan ordez, Hiru Erregeen Mahaira ateraldia antolatu dute, Linzako aterpetik abiatuta. Uztailaren 17an, larunbatarekin, izanen da ateraldia eta nahi duen guziak parte har dezake.
Txangoa larunbatean 05:30ean abiatuko da Iamoteneko aparkalekutik. Izen-ematea Agerrako Pikabea harategian egin behar da eta pertsona bakoitzeko 20 euro ordaindu beharko da (autobusa eta bazkaria barne). Bortz ordu inguruko mendi txangoa da, 17 kilometro luze (joan-etorria) eta 1.270ko desnibela duena.