Joseba Tapiaren kontzertua izanen dute larunbatean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 9a, 09:00

Arantzako Aterpean udako antolatu duten kontzertu sortaren barrenean, larunbat honetan, uztailaren 10ean, Joseba Tapia gonbidatu dute. 19:30etik aitzinera kontzertua eta afaria izanen dira.

Eguraldiak laguntzen badu terrazan eginen dute eta txarra baldin bada jangelan. Edozein kasutan, aitzinetik erreserba egin beharko da.

Udako kontzertuak Aterpean

  • Uztailaren 10ean, Joseba Tapiarekin afaria eta kontzertua, 19:30ean.
  • Uztailaren 17an, Satelitik taldearen kontzertua 19:30ean.
  • Uztailaren 24an, Gregorio, Beñat eta Andoni Mitxelena akordeoilariekin bazkaria eta kontzertua, 14:00etan.
  • Uztailaren 31n, Joseba Irazoki & Rüdiger, 19:30ean.
  • Abuztuaren 1ean, Estitxu Pinatxoren emanaldi akustikoa,  aperitibo orduan, 12:00etan.
  • Abuztuaren 6an, Erabatera taldearen kontzertua, 19:30ean.
  • Abuztuaren 7an, Jon Basagurenekin (Izaki Gardenak) kontzertua eta afaria, 19:30ean.
  • Abuztuaren 13an, Balerdi Balerdi taldearen kontzertua, 19:30ean.
  • Abuztuaren 22an, Makala & Konsul aperitibo orduan, 12:00etan.
  • Abuztuaren 27an, Esne Beltza & Amak taldeekin kontzertua eta afaria, 19:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun