Hilketa matxista atzo goizean gertatu zen Murchanten. Gizon batek autoarekin jo zuen Maria Pilar Berrio Jimenezen ibilgailua, eta errepidetik aterarazi zuen. Gizona nabala batekin joan zitzaion, eta autoan hil zuen. 43 urteko emakumea 9 eta 5 urteko bere seme-alabekin zihoan autoan eta euren aitzinean hil zuen gizonak.
Noticias taldearen arabera, 41 urteko Zumarragako herritarra da ustezko hiltzailea eta oraindik bere bila segitzen dute Foruzaingoak eta Ertzaintzak.
Gertatutako salatzeko deia egin du Goldatz Berako talde feministak. Gaur, ortzeguna, 20:00etan Mukixu zubian bildu eta 15 minutuko elkarretaratzea eginen dute.