Hilabetero bezala, uztaileko bigarren larunbatean ere merkatua eginen dute Beralandetan. Eskualdeko ekoizleak eta haien produktuak ezagutzeko aukera paregabea izanen da interesa dutenendako eta bertako gasna, eztia, ukenduak, arroltzeak eta bertze hainbertze produktu izanen dira salgai.
Berako Udalak eta merkatuko parte-hartzaileek herritarrak animatu nahi dituzte larunbatean merkatura hurbiltzera eta baita eskualdeko ekoizleei bertan parte hartzera.