Uztaileko larunbatetan auzolanean aritzeko deia egin du Arantzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 7a, 09:00
Larunbatean eskolako gelak pintatzen ariko dira.

Larunbat honetan eskolako gelak pintatzen ariko dira eta izena emateko azken eguna ortziralea izanen da, uztailaren 9a. Ondoko larunbatetan eskolan eta herrigunean ariko dira.

Arantzako Udalak uztaileko larunbat guztietan auzolanerako deia egin du. Herrigunea txukundu, pintatze lanak egin, eskolan hainbat lan egin... Lan horiek auzolanean egin nahi ditu Arantzako Udalak, eta parte hartzeko aitzinetik apuntatu beharko da, bezperarako herriko etxera deituta,  948 63 40 05. Larunbat honetan, erraterako, eskolako gelak pintatuko dituzte eta izena ortziralerako eman beharko da.

Bide batez, 18 eta 55 urte bitarte dituzten herritarrek auzolana egin behar dutela oroitarazi du udalak. Zehazki urtean bortz orduko bi saio dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun