'Erroak' eta 'Arkuak' gaietan Arantza Rodriguez Idiakez donostiarrarentzat izan dira sariak eta gai bakoitzeko 100 euro eta diploma hartu ditu. 'Zerura begira' gaiari dagokionez, Zizurko Jose Antonio Barros Domingez izan da saritua eta Bortzirietako bildumarik onena Fred Ramos Lasaga lesakarrak aurkeztutakoa izan da. Hauek ere ehuna euro eta diploma bana hartu dute, Beti Gazteko zuzendaritza batzordeko Amaia Telletxearen eskutik.