Sara Zozayak kontzertua emanen du Beran ortziralean

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 6a, 12:00

Berako Udalak eta Kultur Batzordeak antolatua, uztailaren 9an Herriko Etxeko plazan izanen da abeslari donostiarraren emanaldia 19:00etan.

Bere azken lana aurkeztuko du artistak Beran, (I). Bere unibertsoa folk pop, lo-fi eta beat elektronikoekin lortzen du. Donostiarrak atmosfera ilun eta intimoak, asko landutako produzkioa eta artisten generazio baten eta gaur egungo olatuaren arteko zubi bihurtzen duten soinuak erabiltzen ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun