Niko Etxartek eta Xabaltxek kontzertu ederra eman dute Arantzan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 5a, 12:00

Uztaileko eta abuztuko asteburuetan musikaz gozatzeko aukera izanen dute Arantzako Aterpean. Udako zikloari hasiera emateko, Niko Etxartek eta Xabaltxek kontzertua eman zuten joan den larunbatean. Heldu den larunbatean, berriz, uztailaren 10ean, Joseba Tapia gonbidatu dute.

Udako kontzertuak Aterpean

  • Uztailaren 10ean, Joseba Tapiarekin afaria eta kontzertua, 19:30ean.
  • Uztailaren 17an, Satelitik taldearen kontzertua 19:30ean.
  • Uztailaren 24an, Gregorio, Beñat eta Andoni Mitxelena akordeoilariekin bazkaria eta kontzertua, 14:00etan.
  • Uztailaren 31n, Joseba Irazoki & Rüdiger, 19:30ean.
  • Abuztuaren 1ean, Estitxu Pinatxoren emanaldi akustikoa,  aperitibo orduan, 12:00etan.
  • Abuztuaren 6an, Erabatera taldearen kontzertua, 19:30ean.
  • Abuztuaren 7an, Jon Basagurenekin (Izaki Gardenak) kontzertua eta afaria, 19:30ean.
  • Abuztuaren 13an, Balerdi Balerdi taldearen kontzertua, 19:30ean.
  • Abuztuaren 22an, Makala & Konsul aperitibo orduan, 12:00etan.
  • Abuztuaren 27an, Esne Beltza & Amak taldeekin kontzertua eta afaria, 19:30ean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun