Paella erraldoia izanen dute Lesakako jubilatuek igandean

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 1a, 19:00

Jubilatuen elkarteko arkupetan eginen dute paella erraldoia igandean.

Lesakako San Fermin jubilatuen elkarteak antolatuta, paella erraldoia izanen dute uztailaren 4an, igandean 14:00etan jubilatuen elkarteko arkupetan. Paella, edaria eta postrearen prezioa 9 eurokoa izanen da bazkideendako. Bazkide ez direnek ere bazkaltzeko aukera izanen dute, 12,80 euro ordainduta. Larunbata arte har daitezke txartelak jubilatuen elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun