Argazki rallyko sari banaketa igandean eginen du Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 2a, 19:00

Iaz ere Bortzirietako bilduma onenaren saria Fred Ramosentzat izan zen.

Beti Gazteren egoitzan eginen dute sari banaketa 12:00etan.

Joan den ekainaren 6an egin zuten Beti Gazte elkartearen V. Argazki Rallyan 48 lan aurkeztu zituzten. Irantzu Pastorrek, Fidel Ordokik eta Lander Arbinak osatutako epaimahaiak hala aukeratuta, sari berezia Txomin Riberaren lanarentzat izan zen eta egileak 150 euro eta diploma jasoko ditu saritzat. 'Islada' gaiaren barne ere, Riberaren lana izan zen saritua eta 100 euro eta diploma emanen diote.

'Erroak' eta 'arkuak' gaietan  Arantza Rodriguez Idiakez donostiarrarentzat dira sariak eta gai bakoitzeko 100 euro eta diploma jasoko ditu.  'Zerura begira'  eta 'Bortzirietako bildumarik onena' gaien barne Jose Antonio Barros Domingez eta Fred Ramos Lasagaren lanak izan dira hurrenez hurren sarituak. Hauen ere ehuna euro eta diploma bana jasoko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun