Joan den asteazkenean elkartu ziren berriz ere hilabete bateko geldialdiaren ondotik, osasun zerbitzuaren baldintza kaskarrak salatzeko. Herri txikietako osasun etxeen egoera kritikoa da, Lesakan «hurrengo urteetan lau langile erretiratuko dira eta ez dira ordezkorik sartuko, pediatrarik gabe gelditzen ari gara». Izan ere, herri txikietako osasun langileen baldintzak ez dira hirietakoak edo Gipuzkoakoak bezain onak, «hemen aunitz mugitu behar dira eta kilometrajea haien soldatarekin ordaindu behar dute».
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!