Ongi merezitako omenaldia egin diote Ixabel Danborienari Arantzan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 29a, 18:00

Ikasturte honekin batera, erretiroa hartuko duen Ixabel Danboriena etxalartarra omendu du Arantzako Guraso Elkarteak. 

1983az geroztik Arantzako eskolako irakasle izan da Ixabel Danboriena eta urte hauetan guztietan egindako lana eskertzeko omenaldia egin zion Arantzako Guraso Elkarteak larunbatean. Txistu doinuak lagun dantzariak atera ziren eta hainbertze urtez lankide izan duen Juanita Larraldek,  gurasoek eta ikasleek ere esker oneko hitzak izan zituzten. Beñat semearen bertsoekin eta guraso elkartearen oroigarria hartuta, giro ederrean borobildu zuten ekitaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun