Artistaz bete zen Lesaka igande goizean. 'Lesakako hirigunea' zen margoen gaia eta herriko karrikak izan ziren protagonista koadro guztietan. 13:30ean egin zuten lanen aurkezpena eta Javier Igoa, Juan Carlos Pikabea eta Iciar Mikelperizena margolariek osatutako epaimahaiak aukeratu zituen irabazleak.
Javier Espigares donostiarrak lortu zuen lehenbiziko postua eta 600 euro jaso zituen. Alipio Ruano castro Urdialeseko artistak lortu zuen bigarre saria, 350 eurokoa. Etxeko margolariaren saria Jaxinto Otxotekok lortu zuen, 150 euro.
Haurrek ere parte hartzeko aukera izan zuten, hiru kategoriatan bananduak; A kategorian (LH 1 eta 2) Maddalen Vambogelenek irabazi zuen, B kategorian (LH 3 eta 4) Ioritz Iriartek lortu zuen saria eta C kategorian (LH 5 eta 6) Cristina Sandra Gaston izan zen garaile. Sariak Lesakako Zerbitzu Elkarteak eskeinitako 30 euroko bonoak izan ziren.
Zorionak irabazle guztiei!