Udako Zikloaren II. edizioa aurkeztu du Sorginxulo kultur bilguneak

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 29a, 14:00

Uztailean hasi eta irailera arte, 18 kultur emanaldi eginen dituzte Lesakan, publiko anitzari zuzenduak.

Udalaren laguntzaz Udako Zikloaren II. edizioa aurkeztu du Lesakako Sorginxulo kultur bilguneak, «garai hauetan hain beharrezkoak ditugun sormenean eta bizipozean oinarritutako eskaintza anitzarekin». Adin guzietako jendeari bideratutako ekitaldiak izanen dira; musika, antzerkia, dantza, bertsoa, ipuina, jolasa... MICE taldeak emanen dio hasiera Zikloari uztailaren 16an plazan emanen duen kontzertuarekin. Hona hemen egitarau osoa:

DATA

ORDUA

IKUSKIZUNA

TOKIA

Uztailak 16

19:00

MICE kontzertua

Plaza zaharrean

Uztailak 18

19:00

Bertso Saioa: Josu Sanjurjo - Ekhiñe Zapiain - Aitor Mendiluze - Ane Labaka - Sustrai Kolina

Plaza zaharrean

Uztailak 25

18:00

Muxikoak  Jaiki hadi taldearekin

Eltzetan

Uztailak 29

19.30

Xabi Solano eta Zigor DZ

kontzertua

Irubide atarian

Uztailak 30

18:00

Sormen Ginkana

Biurranan

Uztailak 31

19:30

Led Silhouette

Dantza entsegu irekia

Harriondoa atarian

Abuztuak 1

12:30

Txamukos mariatxiak

Onin erreka inguruan

Abuztuak 6

20:00

Tenpora

Kontzertua

Plaza zaharrean

Abuztuak 8

19:00

YIJAA

Antzerki familiarra

Iturbenako plazan

Abuztuak 19

21:00

Olaia Intziarte

Kontzertua

Bixkantxeneko plazan

Abuztuak 22

19:30

Iñaki Dieguez eta Xabier Leturia

“Beti bizi erromeria”

Ziobi atarian

Abuztuak 27

19:30

Zubi konkorduna bertso Saioa:
Maialen Lujanbio - Amets Arzallus

Zubi konkordunan

Abuztuak 29

19:30

HURIH

Kontzertua

Alkaiagan

Irailak 3

20:00

Nekatuak – Antton Telleria

Bakarrizketa

Bittiriko plazan

Irailak 4

10:30

Lesakako Erraldoien eta buruhaundien konpartsa Elutxa txarangarekin

Harriondoatik hasita
herri osoan

Irailak 11

19:00

Kantu-bira Lesakako abesbatzarekin

Antoiutik hasita

Irailak 12

19:00

Dupla

Kontzertua

Harriondoa atarian

Irailak 17-19

 

Zikloaren Itxiera

 

Emanaldi guztiak doakoak izanen dira, bete arte. Antolakuntza sare bat eratzen ari da Sorginxulo herritarrekin emanaldi guztien segurtasuna bermatzeko. Elkarteak herritarren parte hartzea eskertu nahi izan du; «hauek gabe ezinezkoa litzateke hain agenda betea aitzinera eramatea. Aunitz eskertzen dizuegu boluntario guziei».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun