Berako Udalak eta Kultur Batzordeak antolatu dute kontzertua. Hainbat taldetan jo ondotik (SextySexers, Willis Drummond, Izaki gardenak...), bakarkako lanari ekin zion beratarrak 2011n eta dagoeneko disko batzuk plazaratu ditu.
Orain Joseba B. Lenoir Gang formatua berreskuratu du eta kontzertuetan disko berriko hotsak zein ibilbide osoko kantuak aditzeko aukera izanen dute herritarrek. Berarekin izanen dira Joseba Baleztena (gitarra eta ahotsa), Miren Narbaiza (Gitarra, sinteak, bateria eta ahotsa), Ibai Gogortza (gitarra), Julen Postigo (pianoa eta organoa), Iñigo Telletxea (baxua) eta Igor Telletxea (Bateria eta perkusioa).