Asteburuetan ikusten ahalko dituzte interesa dutenek arte lanak, uztailaren 3, 4, 10, 11, 17, 18, 24 eta 25ean, Komentuan 16:00etatik 20:00ak arte. Euskarri desberdinetako lanak izanen dira; margoak, eskulturak, argazkiak... Tantirumairu eta Labiaga ikastolek antolatu dute erakusketa. Abuztuan, Berara joanen dira, bertan ere asteburuetan irekitzeko.