Zeru goibeltsuarekin ospatu zuten atzo goizean aurtengo mendizaleak gogoratzeko ekitaldia. Batzuk Lesakako plazatik oinez abiatu ziren Agiñako kaskora, bertze batzuk autoan hurbildu ziren gero Aita Donostiaren monolitora ailegatzeko. Beti Gaztek antolatu zuen ekitaldia; hasteko luntxa egin zuten, gero aurreskua dantzatu, ondotik bertsoa. Bukatzeko, agur jauna abestu zuten eta minutu bateko isilunea hildako mendizaleak oroitzeko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.