Berako Musika Eskolako hiru gaztek ikasketak hasiko dituzte kontserbatorioan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 25a, 14:30

Maialen Gomezek, Aizpea Tapiak eta Luka Newellek sarrera-proba bikainak egin dituzte.

Isidoro Fagoaga Udal Musika eskolako hiru ikaslek gradu profesionaleko ikasketak hasiko dituzte Iruñeko eta Irungo kontserbatorioetan, sarrera-probak bikain gainditu ondotik.

Maialen Gomezek, Mari Jose Gaztelumendi irakasle izan duenak, txistua jotzen segituko du Iruñeko Kontserbatorioan. Aizpea Tapiak, Maider Aizpurua irakasle izan duenak, Irungo Kontserbatorioan segituko ditu biolin ikasketak. Luka Newellek, Mari Jose Vergara irakasle izan duenak, pianoa jotzen ikasten segituko du Irungo Kontserbatorioan. Zorionak hiru ikasleei eta haien irakasleei!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun