Artista gipuzkoarraren argazkiak ikusgai egonen dira Beran, asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00ak arte goizez eta 15:00etatik 18:00etara arratsaldez. Igande eta besta egunetan goizez bakarrik irekiko dute eta astelehenetan itxita egonen da.
Lekuen memoriari buruzko lana da. Espazio publikoa adierazpen askatasunerako tokitzat hartuta, denok uzten ditugu bertan gure pentsaera, emozio eta aldarrikapenak egunerokoan ikusten ditugun mezu, kartel eta grafitietan. Honen inguruko hausnarketa lana dira Moi Ruiz de Azuaren argazkiak.