Pilota jaialdia izanen dute gaur Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 25a, 20:00

Lesakako udal pilotalekuan jokatuko dituzte partidak 16:00etatik aitzinera.

Arkupe Pilota Elkarteak Lesakako Udalaren laguntzaz antolatuta, pilota jaialdia izanen dute gaur, ekainaren 26an, Lesakako udal pilotalekuan. Partidak 16:00etan hasiko dira.

Guztira bederatzi partida jokatuko dituzte, binaka. Beraz, 36 gaztetxok parte hartuko dute jaialdian. Honakoak dira, hurrenez hurren, jokatuko diren partidak:

  1. Kattalin Mindegia eta Ekai Maritxalar Olaia Goienetxe eta Iker Zozaiaren aurka.
  2. Ibai eta Oihan Iturbide Izei eta Oier Descargaren kontra.
  3. Joana Irazoki eta Sofia Gheorguies Iranzu Martinez eta Araia Alavaren kontra.
  4. Aiur Garro eta Gonzalo Nuñez Oihan Muñoa eta Xiker Irazokiren aurka.
  5. Aimar Goizueta eta Amets Lasa Alain Gajate eta Unax Gajateren kontra.
  6. Ibai Tapia eta Eneko Almandoz Yerai Bazterrika eta Jon Rodriguezen aurka.
  7. Aratz Laka eta Urko Telletxea Jon Madariaga eta Ibai Criadoren aurka.
  8. Oier Arruabarrena eta Enaitz Bereau Xuban Magaña eta Kemen Telletxearen kontra.
  9. Aimar Otxandorena eta Unax Bereau Unai Esain eta Eneko Santestebanen aurka.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun