Beti Gazteko Victor Ganuzak bigarren postua lortu du Euskadiko txirrindularitza txapelketako Master 30 kategorian

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 24a, 20:00

Ekainaren 20an Erriberrin ospatu zuten aurtengo Euskadiko Master txirrindularitza txapelketa. Beti Gazteko Victor Ganuza Lesaka 'Perdi'k lortu du bigarren postua M30 kategorian.

Txapelketa gogorra izan zen, ibilbide latzarekin eta haize zakarrarekin. Hala ere, gogor eragin zieten pedalei txirrindulariek. Beti Gaztek hainbat txirrindulari izan zituen bertan; 'Perdi' 2. M30ean, Iñigo Arregi 27. izan zen M30ean (erori egin baitzen), Manu Gamboak 21. postua lortu zuen M40ean eta Jon Maritxalarrek 40.ena.

Honez gain, Francisco Javier Meoki elizondoarrak lehenbiziko postua lortu zuen Master 60 kategorian. Zorionak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun