COVID-19a dela medio, abesbatzak aukera gutxi izan du jende aurrean abesteko. Hala ere, abesteko gogoa ez dugu inoiz galdu, eta, horregatik, jendearengana ailegatzeko modua aldatu dugu. Ikasturtea zaila izan arren, gogoz segitu dugu abesten. Egoera latz honek ez gaitu geldiarazi.
Bestalde, ez dugu ahazten otsailean Beran eta inguruko herrietan sufritu genuen sutea. Kanta honen bidez gure mendiak omendu nahi ditugu.
Gogorarazi nahi dizuegu abesbatzaren ateak guztiontzat zabalik daudela. Abesbatzan parte hartzeko behar den bakarra abesteko gogoa da. Beraz, abestu nahi baduzue, zuen izena musika eskolan eman dezakezue “Bera Kantari”-ko abeslari izateko.
Espero dugu bideoa zuen gustukoa izatea.
Bideoa eta testua: Berako Musika Eskola