Merkatu ttikia eginen dute larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 24a, 07:00
Merkatu Ttikia izanen dute larunbat goizean Lesakako Beheko Plazan.

10:00etatik 14:00etara aterako dituzte produktuak Beheko Plazara

Merkatu ttikia izanen dute ekainaren 26an, larunbatean 10:00etatik 14:00etara Lesakako Beheko Plazan. Beti bezala, eskulangileen produktuak ikusteko, dastatzeko eta erosteko aukera izanen da. Azken aldietan, herriko komertzioek ere beraien salgaiak karrikara ateratzeko ere aprobetxatzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun