‘Fraindarrak Lesakako inauterietan’ dokumentalaren lehen emanaldia eskainiko dute ekainaren 26an, larunbatean 17:30ean Harriondoa Kultur Etxean. Ikus-entzunekoak hainbat urtetan bildutako irudiak, taldeko kideekin egindako elkarrizketak eta bertze zenbait kontu biltzen ditu.