Berako Zahar Etxeak urteurren ospakizuna izanen du ekainaren 29an

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 25a, 11:00
Zahar etxeak ateak ireki zitueneko momentua ekarri nahi dute gogora.

Horrekin, duela 25 urte zahar etxea ireki zutenean ateratako argazkia ekarri nahi izan dute gogora. Aurten urtemuga ospatzeko, zahar etxeko egoiliar guztiek bazkari berezia eginen dute.

Berako Zahar Etxeak 25 urte beteko ditu ekainaren 29an, heldu den asteartean. Hori horrela, urtemuga ospatzeko besta ttiki bat antolatzen ari dira. Ospakizunak egoitzaren aitzineko plazan eginen dituzte, eguraldiak laguntzen badu. Meza izanen dute 10:30ean eta ondotik, aurreskua dantzatzearekin batera, abesbatzak kantatuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun