Hildako mendizaleak gogoratuko ditu Beti Gaztek Agiñan ekainaren 27an

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 25a, 10:00
2019an Aita Donostiaren oroitarriaren ondoan egindako ekitaldia.

Igandean 08:00etan abiatuko dira oinez Plaza Zaharretik eta 10:30 aldera gosaria eta ekitaldia izanen dute Agiñan, Aita Donostiaren monumentuan 

Ekainaren 27an, urtero bezala hildako mendizaleen oroimenez Agiñara mendi irteera berezia antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak. Igandean 08:00etan abiatuko dira mendizaleak Plaza Zaharretik. 10:30 aldera gosaria izanen dute Aita Donostiaren monumentuan, eta ondotik ekitaldia. Behin ekitaldia bukatuta, herrira bueltatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun