Udalak antolaturiko bertze kultur ekimen bat izanen dugu hilaren 26an, larunbatarekin: Erik eta Win antzerkia, bertsoak, musika eta poesia uztartzen dituen ikuskizuna. Asier Sota antzezle eta zuzendariak gidaturiko obran, Ander Lizarralde Jimeno eta Unai Muñoa Amundarain bertsolariak dira emanaldiko gidoi eta ahotsa eta Imanol Atxegak, pianoarekin eta eskusoinuarekin, eta Aitor Atxegak, gitarrarekin, musikaz josten dute emanaldia. Umorea eta protagonisten arteko harremanaren eboluzioa ardatz hartuta, harreman intimoen barrenetara begiratzen dute. Helduentzako antzerkia da, 19:00etan eskolako patioan.