Oinarrizko gaitasun digitalen ikastaroa eginen dute Beran uztailean

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 23a, 17:00

Gaur ireki dute izena emateko epea eta uztailaren 1a izanen da azken eguna. Ikastaroa uztailaren 5etik 16ra izanen da Beralandetan.

Hastapen mailako ikastaroa antolatu du Nafarroako Gobernuak Navarra Digital 2030 programarekin batera, teknologia berriak erabiltzen ikasi nahi dutenek oinarrizko hainbat gaitasun digital lor ditzaten; Interneten behar dutena aurkitzea, modu seguruan nabigatzea, oinarrizko kudeaketak egitea, sare sozialetan sartzea, mezuak idaztea…

Uztailaren 5etik 16ra izanen da ikastaroa, 09:00etatik 11:00tara Beralandetan. Izena emateko epea gaur zabaldu dute uztailaren 1a arte. Informazio gehiagorako, Herriko Etxeko telefono dago eskuragarri; 948 630 005.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun