San Juan bezperako zuzeneko saio berezia Beran eginen du gaur gauean EITBk

Ttipi-Ttapa 2021eko ekainaren 23a

Osasun egoera tarteko, publikorik gabe eginen dute, baina zuzenean ETB1en ikusi ahal izanen da, 22:30ean. Ilaski Serranok eta Antton Telleriak gidatuko dute, eta hainbat gonbidatu berezi izanen dituzte, tartean, Ekhiñe Zapiain bertsolaria, herriko dantzariak, Zubietako joaldunak, Estitxu Pinatxo eta Mikel Santxez, Bankako Menditarrak, Lekeitioko deabruak...

Eta San Juan bezpera izaki, suak ere bere tokia izanen du. EITBtik adierazi dutenez, «San Juan bezperako suaren magia eta lilura guztion etxeetara hurbildu» nahi dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun