Urteko pilota jaialdia antolatu du Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 24a, 13:00

Urteak daramatza lanean Arkupe pilotazale elkartea Lesakan. Argazkia 2014ko jaialdian ateratakoa da.

Pilota eskolako neska-mutikoek kamiseta bana eta pilota jasoko dute, argazki ofiziala aterako dute eta pilota partidak jokatuko dituzte

Arkupe pilotazale elkarteak urtero antolatzen duen Arkupe pilota eskolako eguna ospatuko dute ekainaren 26an, larunbatean 16:00etatik aitzinera Lesakako udal pilotalekuan. Arkupe elkartearen kamiseta berria eta pilota bana emanen zaie eskolako pilotari guztiei eta, ondotik, Arkupeko 2021eko argazki ofiziala aterako dute. Ondotik pilota partidak jokatuko dituzte.

Hauek izanen dira jokatuko dituzten esku pilota partidak:

  • Kattalin Mindegia eta Ekai Maritxalar; Olaia Goienetxe eta Iker Zozaiaren kontra.
  • Ibai Iturbide eta Oihan Iturbide; Izei Deskarga eta Oier Deskargaren kontra.
  • Joana Irazoki eta Sofia Gheorguies, Iranzu Martinez eta Iraia Alavaren kontra.
  • Aiur Garro eta Gonzalo Buñez, Oihan Muñoa eta Xiker Irazokiren kontra.
  • Aimar Goizueta eta Amets Lasa; Alain Gajate eta Unax Gajateren kontra.
  • Ibai Tapia eta Eneko Almandoz; Yerai Bazterrika eta Jon Rodriguezen kontra.
  • Aratz Laka eta Urko Telletxea, Jon Madariaga eta Ibai Criadoren kontra.
  • Oier Arruabarrena eta Enaitz Bereau; Xuban Magaña eta Kemen Telletxearen kontra.
  • Aimar Otxandorena eta Unax Bereau; Unai Esain eta Eneko Santestebanen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun