ORGANI-KOPA egitasmoaren zazpigarren asteko emaitzak Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 23a, 14:00

ORGANI-KOPA Olinpiadak bukatzear daude eta herrien arteko lehiak aitzinera egiten du. Hemen ditugu azken-aurreko astearen emaitzak. Nafarroako Hondakinen Partzuergoak bultzatutako ekimena da hau, materia organikoaren birziklapena sustatzea eta zabortegietara bideratutako hondakin kantitatea murriztea duena helburu.

  1. ASTEA 2. ASTEA 3. ASTEA 4. ASTEA 5. ASTEA 6. ASTEA 7. ASTEA TOTALA
Bera 0,97 1,33 1,51 1,41 1,53 1,42 1,75 9,93
Igantzi 0,79 1,12 0,84 1,28 1,39 1,62 2,12 9,15
Lesaka
1,24 1,14 1,23 1,12 1,44 1,29 1,50 8,96
Arantza 0,82 1,04 0,75 0,80 0,64 0,70 0,75 5,50
Etxalar 0,66 0,44 0,55 0,54 0,60 0,40 0,96 4,15

Herri bakoitzak birziklatutako materia kopurua (kg/herritar bakoitzeko)

Lehiaketa bukatzear dela, Berak lehenbiziko postuan segitzen du eta ia 10 kilotara ailegatu da. Igantzik, Irrisarri Landen laguntzarekin, orain arteko asteko kopuru handiena lortu du 2,12 kilorekin eta Lesakaren gainetik paratu da sailkapenean, lehenengo postutik gero eta hurbilago. Lesakak bere markarik hoberena egin du aste honetan, 1,50 kg, baina ez da nahikoa izan bigarren postua mantentzeko. Arantza gibelean gelditzen ari da eta Etxalarrek azken postuan segitzen du, nahiz eta aste honetan bere marka onena egin duen (0,96 kg).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun