San Juan Xarren meza izanen dute hilaren 24an eta uztaileko igandetan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 22a, 08:00
San Juan Xarren meza izanen dute ortzegunean, baita uztaileko igandeetan ere.

Ekainaren 24an, ortzegunean, meza 12:00etan izanen da San Juan Xarren. Egun berezia izaten da, handik eta hemendik hurbiltzen dira bisitariak eta meza ondotik herriko dantzariek zubian dantza emanaldia eskainiko dute eguna borobiltzeko. Uztaileko igandeetan ere, meza Igantziko txoko eder horretan izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun